- Iñakirekin
- Garesko Ihauteriak
- Insumisoak
- Ante el 5º centenario
- Nafar Itzaltsuak
- Soldadutzaren amaiera
- Nafarroako historiari buruz
- Un poco de historia de Navarra
- Corridas de toros en Gares?
- Zezenketak, garesen?
- Garesko Zubia Dantza Elkartea
- Grupo de danzas Zubia
- Aingerua datorrela¡¡
- Nafarroako azken erregek
- 1910 - 1930 bitartean
- Entre 1910 y 1930
- Arga ibai ederraren alde
- Juan de Beriain
- Iruñeko Foru monumentua
- Irakurketa eta osasuna
- JACOBAren gaztainak
1910 - 1930 bitartean
Gaurkoan nire herriko Kale Nagusian kokatua dagoen txartel batí buruz hitz egin nahi dut. Lehen Suso deitutako dorreetako batean edo duela gutxi arte La Esperanza deitutako galirinen lantegia izan den tokian, hortxe bertan dago kokatuta.
Nire herrira, Nafarroako edozein herritan ohikoa zen bezala, hurbiltzen zenari argibideak emateko kokatu zuen orduko Diputazioak.
Txartel hori 12 axuleiu zuriz, sei beste seiren gainean, eta inguratzen duen orla urdin ilunez osatzen da. Barruko ezker aldean Nafarroako armarria eta bere aldamenean Puente la Reina Gares, herriaren bi izenak idatzita daude.
Komentatzen dudan txartela itxura onekoa da eta euskaraz ere idatzita egonik askoz gehiago atsegin zitzaidan.
Hor dagoen lekuan txikitatik ezagutzen nuen haurtzaroko jolasetan handik askotan ibiltzen nintzelako. Garai horretarako jada zerbait susmagarria somatu nuen, oso ongi bainekien orduko Nafarroako armarriak bere inguruan Franco diktadoreak oparitu zigun "laureada" deitutakoa zeramala; horrez gain, euskaraz idatzita egotea ere ezinezkoa zela iruditzen zitzaidan.
Armarri hori, orduan, noiztik zetorkigun?
Gure hizkuntza oso gogor erasotzen duten une larri hauetan sekulako bitxikeria sortu zen nire barruan eta txinpartak urtika lanean aritu nintzen. Lan horren ondorioz, Javier Martínez eta Faustino Menendez egileen "El escudo de armas de Navarra" liburua miatzen nenbilela, bide seinalean aztertzen dudan armarria 1910 urtean ofizialki onartu zela irakurri nuen. Horrela iraun zuen hurrengo armarria onartu zen arte, 1931ko ekainaren 8an hain zuzen ere. Horregatik dudarik gabe esan daiteke (zein data konkretuan ez, baina bai artikulu honen izenburuan jartzen dudan bezala 1910 eta 1930 bitartean) orduko Diputazioak ezarri zuela bide seinale hori Garesen, edo bestelako zenbakietara itzulita, 70 eta 90 urte bitartean kokatuta daramala esan dezakegu. Tarte horretan, eta Estatu Espainarrari dagokionez, "Restauración" deitutakoan Alfonso XIII. errege izan zela eta 1923 urtean Primo de Rivera Generalaren kolpe militarra gertatu zela aipa dezakegu. Gure herria eta Nafarroari dagozkion datu historiko batzuk aipatu nahi ditut artikulu honen azpian, adibidez, Garesko alkateak eta Nafarroako Diputazioaren lehendakariordeak zeintzuk izan ziren.
1931 urtetik hona garai nahasiak ere; horrela 2. Errepublika garaia bizi eta Frankoren diktadura sufritu zituen bide seinale horrek. Dena den, dardara guzti horiei eutsi die aipatutako bide seinaleak.
Oraingo egun tristeak laister joan daitezen esperoan nago, gure hizkuntza zapaldu nahi dutela ikusten dudan bitartean, itxaropentsu berriz irakurtzen dut Jimeno Juriok bere "PUENTE LA REINA, confluencia de rutas jacobeas" liburuxkan zera dioela: "Las fortificaciones de Puente la Reina se libraron de las demoliciones de castillos y cercos de 1512, de la más sistemática decretada por el regente Cisneros (1516), y la de 1521 tras la batalla de Noain.".
Eta artikulu honetan aipatutako seinalearen azpian topa hau bota dut: osasuna eta bizi luzea euskararenzat!!, osasuna eta askatasuna gure herriarentzat!!.
1910-1930
Urte arteko Garesko alkateen zerrenda
1910
Joaquín Gaztelu
1912/01/01
Policarpo Arrastia
1914/01/02
Juan Santesteban Salvador
1916/01/02
Vicente Martija
1918/01/01
Andrés Ciganda
1920/01
Tomás Prieto
1922/01
Castor Errea
1922/04/01
Calixto Razquin
1923/10/14
Juan Santesteban
1928
Julián Laguardia
1929/01/27
Domingo Ureta
1930/02/28
Alejo Arrastia
1910-1930
Urte arteko Nafarroako Lehendakariordeen zerrenda 1910
Manuel Larrava
1913/05
Blas Morte
1917/05
Antonio Baztán
1919/08
Lorenzo Oroz y Urniza
1923/08
Gabriel Erro
1926/08
Joaquín de Borja
1930/02
Lorenzo Oroz y Urniza
1930/03
José Mª Gastón
Ángel Vélez (Murugarren lantaldea)
