- Iñakirekin
- Garesko Ihauteriak
- Insumisoak
- Ante el 5º centenario
- Nafar Itzaltsuak
- Soldadutzaren amaiera
- Nafarroako historiari buruz
- Un poco de historia de Navarra
- Corridas de toros en Gares?
- Zezenketak, garesen?
- Garesko Zubia Dantza Elkartea
- Grupo de danzas Zubia
- Aingerua datorrela¡¡
- Nafarroako azken erregek
- 1910 - 1930 bitartean
- Entre 1910 y 1930
- Arga ibai ederraren alde
- Juan de Beriain
- Iruñeko Foru monumentua
- Irakurketa eta osasuna
- JACOBAren gaztainak
Arga ibai ederraren alde
25 aniversario de una movilización
El 30 de junio de 1979 se reunían en Puente la Reina un grupo de personas pertenecientes a asociaciones y ayuntamientos para celebrar una mesa redonda sobre la situación del Arga. Ahí nació la Agrupación de Pueblos Defensores del Río Arga. Se cumplen ahora 25 años de aquella lucha.
Gure herriko bizilagunak eta Arga ibaiaren alboan dauden herrikoak urte asko Argako uren kutsadura sufritzen egon ziren: arrainak ia-ia ez ziren ikusten, ezin zen igeri egin bere uretan eta usaina oso handia zen. Oso kezkatuak eta haserreak egon ziren bizilagunak.
Horregatik, arazo horiei irtenbidea emateko asmoz, Garesko ZUBIA AUZO ELKARTEAK deialdi bat luzatu zien Arga ibaiaren inguruan dauden udalei eta horretan zebiltzan adituei. Horren ondorioz, duela 25 urte, 1979ko ekainaren 30ean, arratsaldeko 6etan, Garesko Auzo Elkartean, mahai baten inguruan bildu ziren: Arga ibaia izan zen gaia.
Eta bileran parte hartu zutenak hauexek izan ziren, besteak beste: Adituen artean, Tomás Urzainki, Miguel Donezar, Joaquín del Valle, Mikel Erro, Antonio García Tabuenca, Galán eta Juan J. Armendariz.
Eta herriko udalen artean, Iruña, Oltza Zendea, Etxauri, Bidaurreta, Belaskoain, Gares, Mendigorria, Larraga, Berbinzana, Miranda de Arga eta Falces zeuden. Gainera, Auzo Elkarteko kide batzuek bere ekarpenak eman zituzten. Luzeak eta aberatsak izan ziren mintzaldiak, eta ekarpenak emankorrak.
Sortutako ondoezaren eta aldi berean ari ziren desoreka biologiko eta ekologikoaren diagnostikoa amankomunean jartzeko balio izan zuen mahai inguru horrek. Bertan Galán jaunak, Iruñeko Uren Udal Zerbitzuko teknikariak, Arazuriko araztegiaren proiektuaz ere hitz egin zuen. Nahiz eta Argaren egoera oso larria izan, lehenengo bilera horretaz itxaropentsuak atera ziren parte hartzaileak. Ibai Ederraren Alde lelopean hasi zen kanpaina.
Azkenean, Garesko udaleko kideek konpromezua hartu zuten mahai inguru horren laburpena egiteko eta ekintzak aztertzeko, gerorako beste bilera batera deitzeko. Irailaren 8an, ARGA IBAIAREN ALDE HERRIKOEN ELKARTEA sortu zen eta ibai ederra lortzea eta mantentzea ziren bere xedeak. Elkartea irekia eta herrikoia izan behar zela erabaki zen.
Parte hartzaileen kopurua handitu zen eta horrela 12 udal eta 3 elkarte gehitu ziren. Horren ondorioz, lanak hobeto aztertzeko Arga ibaia hiru aldetan zatitzea onartu zen: Iruñea eta Iruñerrialdea, Erdi aldea eta Erriberako aldea.
Bai zonaldeko bilerak eta bai egin ziren inkestak oso emankorrak izan ziren. Batzorde Iraunkor bat izendatu zen, Asanblada Orokorraren erabakiak bultzatu nahian. Idazkiak ere oso interesgarriak izan ziren, barne informazioaren tresna bezala.
Aldi berean, Informazio Boletinak (lau ale atera zituzten) nafar gizartea argitzeko erabili ziren. Laugarren alea 1980.eko martxoaren 1ean azaldu zen eta bertan parlamentuan eta diputatuekin izandako bileretaz informatu zen.
Elkarte irekia eta herrikoia izanik, ez ziren ihardunaldiak eta jai erreindikatiboak falta izan bere antolamenduan.
Lehenengoak, Erriberako herrietan (Berbinzana, Miranda de Arga, Falces, Peralta eta Funes) izan ziren, 1980.eko urtarrileko hilabetean. Futbol partidua, oinez egindako lehiaketa, piraguismo eta musika jaialdia nahastu ziren, Falces herrian egitaraua amaitzeko.
Erdialdean (Etxauri, Artazu, Mendigorria eta Gares) beren ihardunaldiak burutu ziren, apirilaren 18a eta 27aren tartean. Hitzaldiak egin ziren herri guztietan, eta festa bukatzeko pilota, sokatira eta herri bazkaria Garesen.
Etxauri bailaran eta Oltza zendean, maiatzaren 25ean, 300 txirrindulari bildu ziren Txirrindularitza Martxan parte hartzeko.
Azkenean, ekainaren 25ean, Iruñean, hiri habitagarriago baten aldeko martxa antolatu zen eta bertan 1.500 txirrindularik parte hartu zuten, prentsaren arabera. Gaztelu Enparantzan bukatu zen ekitaldia, agiri bat irakurri ondoren.
Argazki, marrazki eta literatur lehiaketak ere antolatu ziren. Txartelak eta eranskailuak kanpaina zabaltzeko banatu ziren.
Hori guztia finantzatzeko Arga inguru udalek diru laguntzarik ez balute eman,
Angel Vélez Medrano
(Murugarren lantaldea)
