0526_p008_Tasio

Errobi AEK Euskaltegia: Matrikulazio kanpaina eta ikasturteko erronkak

logo_aek
 
 
Hemen duzue Errobi AEK euskaltegiko arduraduna den Erruben Gallegori egin diogun elkarrizketatxoa.

Bestalsdetik Euskaltegiko lagunek facebooken perfil berri bat ireki dute.

Zer moduz joan da matrikulazio kanpaina Izarbeibarko euskaltegian? Aurreikuspenak bete dituzue?

Aurtengo matrikulazioa oso ongi joan da, inoiz baino talde-ikasle gehiago lortu baitira. AEKtik ekainean jaitsiera aurreikusten zen eta guk, halere, iazko datuei eutsi nahi genien, baina ez dugu hori soilik lortu, hazkundea egon da baizik. Pasatu gara 13 talde egotetik 15 egotera. Lotura honetan ditugun talde guztien maila, ordutegia eta herria kontsultatu ahal duzue:

Errobi euskaltegiko ordutegiak

Guztira zenbat ikasle daude eta zein herrietan daude?Gainerako euskaltegietan? 

Gaur egun 132 ikasle daude 15 taldetan banatuta, baina oraindik ikasle gehiago espero ditugu. Adibidez, EGA taldea potoltze aldera kanpaina berezi bat bultzatu dugu. 15 talde hauek 9 herri hauetan banatuta daude: 7 talde Garesen eta gainerako zortziak Añorben, Artazun, Biurrun, Mañerun, Mendigorrian, Obanosen, Utergan eta Ziraukin. Euskaltegien mapa gero eta zabalagoa da.

Zeintzuk dira urte honetarako erronkak eta helburuak? 

Helburu nagusia dauden ikasle eta taldeak mantentzea da. Horretarako lan handia egin behar da urtean zehar zein ikasturte bakoitzaren kanpainan. Iaz ere hau izan zen helburu nagusia eta hemen daude emaitzak. Urtean zehar Izarbeibarko ikasle-sarea sortzen saiatzen gara kanpoko ekintzak antolatzen (afariak, barnetegia, sagardotegia, pintxo eguna, etab) haien arteko harremanak sendo daitezen eta euskara non nahi entzun dadin.

Zer esan ahal diguzu aurtengo Korrikari buruz?

Korrikari dagokionez, martxoaren 14an ANDOAINdik abiatuko dela eta martxoaren 24an BAIONAn bukatuko dela esan dezakegu. Izarbeibarretik martxoaren 15eko gauean, ostiral gauean, berriro ere, pasatuko da.

Euskaltegian ez dagoen jendeak parte har dezake Korrikaren prestatze lanetan? Noiz hasiko da lanean korrika batzordea?

Batzordea abenduan edo urtarrilean sortuko dugu KORRIKA KULTURAL potentea
sortzeko eta herri askotan ekintzak egiteko. Noski, EDOZEINEK parte har dezake korrika batzorde zein ekintzetan. Hori espero dugu, behintzat.

logo_facebook