- Iñakirekin
- Garesko Ihauteriak
- Insumisoak
- Ante el 5º centenario
- Nafar Itzaltsuak
- Soldadutzaren amaiera
- Nafarroako historiari buruz
- Un poco de historia de Navarra
- Corridas de toros en Gares?
- Zezenketak, garesen?
- Garesko Zubia Dantza Elkartea
- Grupo de danzas Zubia
- Aingerua datorrela¡¡
- Nafarroako azken erregek
- 1910 - 1930 bitartean
- Entre 1910 y 1930
- Arga ibai ederraren alde
- Juan de Beriain
- Iruñeko Foru monumentua
- Irakurketa eta osasuna
- JACOBAren gaztainak
IRAKURKETA ETA OSASUNA
Aldizkari arduradun batekoak esaterakoan ale honetakoa mamia osasuna eta edertasunari buruz izanen zela, nire buruari laister zetozkion duela gutxi jaso eta irakurri nuen liburu honen izenburua: LA DESPENSA DE HIPOCRATES.
Erderaz idatzita izan arren ez nion nitaz oztoporik jarriko aldizkari honen irakurleei aipatzeko liburu oso interesgarria dela pentsatzen dudalako, edo berezko egileak liburuaren hasieran esaten duen bezala eta nik bat nator horretan, luxu bat da aipatutako liburua. Zalantzarik ez dut noizbait euzkaraz irakur genezake eta orduan gure pozgarriak, euskaldun edo euskaltzaleen pozgarria, bikoitz egingo zuela.
Sarreran Eneko Landaburu higienista sendagileak ematen du hitza, liburu hau oso lagungarria izanen dela bai sabela oso ederra dugunontzat baita ondare eskas dutenentzat ere, hobeto administra dezaten, esanez. Arlo honetan ereesaten du Enekok- "jakitea, boterea da".
"La despensa de Hipocrates" liburua tresnen kutxaren gisa erabil daiteke edozein orrialdetik eta edozein hiru desberdin aldetik hasi ahal dela eta.
• Lehenengo eta alderik garrantzitsunean osasun orokor itxurak eta zenzutatzunez elikatzeko gakoak aipatzen ditu.
• Bigarren eta zabalagoan, janari eta elikagai taldeen hiztegia aurki daiteke, bere osagai, jabetasun, arrisku eta erabilpen eiteekin.
• Hirugarren eta azkenean, hiztegi dietetikoa gaitasunez sailkatuta aurki dezakegu, elikapenarekin gutxi gora behera zuzenki erlazionatuta patologia batzuk aurrezaintzeko laguntzen helburu. Dena den, esaten duen bezala egileak, honako liburuan aipatutako kontseiluek orokor sendagile edo espezialisteen babesari ez diote baztertzen.
Liburuaren azkenean glosategi bat hitz zientifiko batzuekin azaltzen da.
Antonio Palomar da liburu honen egilea. Getxon jaio zen 1959. urtean sendagile hau eta duela hogei urte elikapenari buruz hitzaldi eta ikastaroak ematen ditu. Orientagarri osasun etxe eta eskoleetan lan egiten du 1988. urtetik. Integral, Natura Medicatrix eta Curarse en salud aldizkarietan parte hartu du.
1990. urtean Sumendiren sormena, osasun autogestionatua lantzen duen elkartea, bultzatu zuen.
Txalaparta argitaletxeak azaldu du "La despensa de Hipócrates - Los poderes curativos de los alimentos-" liburua.
Egileak luxu bat dela liburu hau esaten du bere bizitzaren azken hogeitamar urteetan ikasita laburtzen duelako eta bere gustokoa izango lezaiokeen edozein liburutegiaren apaletegian holako liburu aurkitzea.
Liburu honek zientzi aurkikunde garrantzitsuak bildu ditu eta aldi berean mitoak alde batera utzi eta asmakeri publizitarioak kritikatu ditu.
Beste gauzeen artean liburuan esaten da nola nahiz eta irudiaren menpe izan ("pijismo" deitzen du egileak), osasunaz itsutu arte, berriz patologia berriak agertzen dira: anorexiak, bulimiak, ortorexia, eta abar..
Gaur guk aintzinakoek baino askoz gehiago dakigu elikaiagari buruz, baina kontra gure arbasoek aurreratzen zizkiguten gutxienez bi gauzetan: gehiago mugitzen ziren eta gutxiago bere buruari buelta ematen zioten; gaur egungo estresa ez zuten sufritzen.
Nahiz eta gero eta kiroldegi hobeto eta gehio eskoletan eta herrietan eduki gero eta ume eta adineko geldikorragoak dira.
Hauek gure gizarteko paradoxak, hauek !!.
Oso garbi geratzen da ere liburu honetan nola elikaduran aldatzen diren zenbat gauza, konzeptu edo elikagai: duela urte batzuk janari ona izan zen, orain txarra bihurtu da, edo aldrebes. Nork, adibidez, ez du gogoratzen nola duela gutxi olibolioa txarra izan zen osasunarentzat eta kontra ekilore-olioa izan zen onena ?.
Gure osasunentzat eta edertasunentzat oso interesgarria, ba, liburu honen irakurketa. Eneko Landaburuk esaten duen bezala sarreran, bere zukua ateratzeko liburuari bi aldiz irakurtzeak merezi du, lehenengo aldea bereziki.
Bukatzeko, Miguel de Cervantesen idazle famatuaren aipua dakart hona, Don Quijote de la Mancha liburuaren laugarren mendeurrearean oroimenean:
" Gorputzaren osasuna sabelaren bulegoan forjatzen da".
On egin dezan !!
Angel Vélez Medrano
