0526_p008_Tasio

Izarbeibarko AEK: Matrikulazio kanpainaren datuak

logo_aek

 

Izarbeibarreko euskaltegiak matrikulazio kanpaina bukatutzat eman du dagoeneko. 

Aurten guztira 105 lagun arituko dira Euskaltegian 13 talde ezberdinetan Gares zein ondoko herrietan.

Izarbeibarreko euskaltegiak matrikulazio kanpaina bukatutzat eman du eta hemen behean bere behin betiko matrikulazio datuak ikusi ahal dituzue:

Talde zkia Euskaltegia Ordutegia Maila MOTA Ikasleak egunak
1 Gares 10'00-12'00 A2
7 Astelehen, asteazken, ostegun
2 Gares 09'00-11'00 HM
8 Astelehen, astearte, ostegun
3 Gares 15:00-16:30 B2 / C1 GURASO 7 Astelehenetik ostegunera
4 Gares 15:00-16:30 B1 Guraso/Jubilatu 7 Astelehenetik asteazkenera
5 Gares 15:00-16:30 A1-2 / A2-1 GURASO 7 Astelehenetik ostegunera
6 Gares 19'30-21'30 B2-2 heterogeneoa
11 Astearte eta ostegunetan
7 Gares 20'00-22'00 HM
8 Astelehen, asteazken, ostegun
8 Artazu 19'30-21'30 HM
7 Astelehen eta ostegunetan
9 Biurrun 19'30-21'30 A2
8 Astelehen, asteazken, ostegun
10 Mañeru 19'00-21'00 B1
7 Astelehenetik asteazkenera
11 Mendigorria 19'00-21'00 A2
7 Astelehen, astearte, ostegun
12 Uterga 19'00-21'00 / 9'30-11'30 A2 / B1
8 Asteazken, larunbat
13 Zirauki 19'00-21'00 A1
13 Astelehen, asteazken





105

Ikasturte honetan guztira 105 lagun euskara ikasiko dute 13 talde ezberdinetan. Talde gehienak Garesen kokatzen dira baina zonaldeko hainbat herritan taldeak ere badira.

Gaur egun Nafarroan, “Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua” erabiltzen da, hiru kategoria eta sei maila bereizten dira bertan. Sei maila hauetako zenbaitzuek azpi-mailak dituzte ere:

HM hasiera maila, euskararekin lehen kontaktua dutenentzat
A1 eta A2
oinarrizko erabiltzaileentzat (A1.1, A1.2, A2.1 eta A2.2 azpi-mailak)
B1 eta B2
menpekotasunik gabeko erabiltzaileentzat (B1.1, B1.2, B2.1 eta B2.2)
C1 eta C2
erabiltzaile trebeentzat

Azken egun hauetan Euskaltegiak EGA taldea ateratzen saiatzeko kanpaina burutu du baina jende nahiko apuntatu ez denez momentuz ez da talde hori aterako beste 3-4 lagun beharko liratekeelako.

Bestaldetik, aurreko asteetan Euskaltegiak kanpaina egin zuen makalen zeuden taldeak indartzen saiatzeko eta horretarako mezu hau zabaldu zuen sare sozialen bidez:

Oraindik lagun batzuk falta dira talde batzuk osatzeko:
- Garesen, 15'30ean, 2. urteko taldean (A1-2 / A2-1)
- Garesen, 19'30ean, erdi-altu mailako taldea (B1-2 / B2-1)
- Mañerun, 19'00etan, erdi mailako taldea (B1)

Kurtsoa dagoeneko hasi den arren norbait interesatua egonez gero euskaltegira jo dezake edota 606999072 telefono zenbakia edota Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla postaren bidez euskaltegiarekin harremanetan jar daiteke.

Informazio gehiago:

Errobi AEK Euskaltegia: Matrikulazio kanpaina