- Iñakirekin
- Garesko Ihauteriak
- Insumisoak
- Ante el 5º centenario
- Nafar Itzaltsuak
- Soldadutzaren amaiera
- Nafarroako historiari buruz
- Un poco de historia de Navarra
- Corridas de toros en Gares?
- Zezenketak, garesen?
- Garesko Zubia Dantza Elkartea
- Grupo de danzas Zubia
- Aingerua datorrela¡¡
- Nafarroako azken erregek
- 1910 - 1930 bitartean
- Entre 1910 y 1930
- Arga ibai ederraren alde
- Juan de Beriain
- Iruñeko Foru monumentua
- Irakurketa eta osasuna
- JACOBAren gaztainak
Iruñeko Foru monumentua ehun urte bete ditu isilpean .
Berez, egun inaugurazioa egin gabe segitzen du eta oroimen hori ospatzeko festa ofizialik oraindik ez dela izango badirudi ere.
" Gu gaurko euskaldunak, gure aitasoen illezkorren oroipenean, bildu gera legea gorde nahi degula erakusteko ". Euskaraz idatzitako mezua, Foru monumentuaren oinarrian irakur daiteke eta duela ehun urte lelo horretan laburbildu zen nafar biztanleen sentimendua.
Espainar gobernuaren erasoen kontra nafartarrek burutu zuten altxamendua oroitzeko eraikuntza hori egin zen.
1893ko maiatzaren 10an, German Gamazok, gobernu espainarren Finantza ministroak aurrekontu proiektu bat aurkeztu zuen Nafarroako eta Espainako zerga eta errentak berdintzeko. "Contra Navarra" izenburu adierazkor honekin berria eman zuen "La lealtad navarra" orduko egunkariak.
Data horretatik aurrera gertaera asko suertatu ziren Nafarroan: Nafar eta Estatu mandatarien artean bilerak, protesta martxak, salaketa sinadurak, manifestapenak, etabarrak.
Aipatzekoa da nola ekainaren 1an José Lopez de Zabalegui sarjentua, Antero Señorena Arguiñano garestarrak aholkatuz eta beste batzuen laguntzaz, Obanoseko Infanta Isabel gotorlekuan matxinatu ziren "Viva los fueros" oihukatuz.
Ekainaren 8 eta 11a bitartean ere 120.000 nafarrek, ia ia irakurtzen eta idazten zekiten guztiek, Gamazoaren artikulua salatu zuten eta sinadurak bidali zizkioten Maria Cristina erreginari. Honi bere aholkulariak, Martinez Campos jeneralak, gomendatu zion errepresio bideari ez ekiteko zeren Nafarrak eta Euskal-Herriko beste hirurek bat egin bait zezaketen.
Azkenean Gamazoren proiektua ez zen onartu Madrilen baino ez arbudio honi esker, beste arazo haundi batengatik baizik: Melilla eta Kubako gerla zen benetako arazoa.
Gauza guzti horiek gogoratzeko, herri askotan "de los Fueros" izendatu zituzten lehen "Constitución española" deitu zituzten plazak. Garesen, adibidez, herriko pasalekua Foru Pasalekua izendatu zuten eta orduan jarri zuten burdinazko plaka eta zutabea oraindik ikus dezakegun lehen izan zen mediku etxearen ondoan.
Iruñeko erdi aldean ere monumentu bat eraikitzeko ideia sortu zen harpidetza herrikoiaz baliatuz eta erantzuna izugarria izan zen. Aipatzekoa da Garesko Udalak 100 pezeta eman zuela horretarako.
Monumentuaren kokapenari dagokionez Gaztelu Plazan eraikitzea pentsatu zuten lehendabizikoan baina azkenean Sarasate Pasalekuan kokatu zuten, eta hor dago.
Manuel Martinez de Ubago arkitekto nafarrak egindako oroigarriak esanahi zehatza duten elementuak nahastu zituen, guztiak goiko andrearen figura nagusipean. Nafarroa irudikatzen du hark; esku batean, Erresumaren katea darama; bestean, foruen legea erakusten du. Bost metroko altuera du.
Haren azpian, oroigarriaren eraikitze data jarri zuten egileek, 1903. urtea. Eta beherago begiratuz, beste bost figura daude, bakoitzak bere lanbidearen tresnak dituela: Lana, Bakea, Justizia, Autonomia eta Historia, alegia.
Herrialde osoaren aldarrikapena zela argi utzi nahi izan zuten oroigarria diseinatu zutenek. Horretarako, Nafarroako armarria eta Iruñeakoa uztartu zituzten, eta haien ondoan Tuterakoa, Erriberakoa, Lizarrakoa eta Zangozakoa ere ipini zituzten. Gorteetan ordezkaritza zuten udalerrienak ere bertan daude.
Oroigarri osoa bost zutaberen gainean eraikita dago, eta ez da kasualitatea: izan ere, merindade historikoak agertarazi nahi izan zituzten horrela -seigarrena, Nafarroa Beherea, aipatzea nonbait "ahaztu" egin zitzaien-.
El consistorio de Puente la Reina-Gares entregó 100 pesetas para la construcción del monumento a los Fueros en Pamplona-Iruña. Se encarga una columna de metal y una placa para colocarlas en el paseo, y darle así el nombre de "Paseo de los Fueros"
Angel Vélez Medrano
Murugarren lantaldea
