0526_p008_Tasio

Izarbeibarko AEKren matrikulazio datuak 2014-2015

logo_aek

 

Izarbeibarreko euskaltegiak matrikulazio kanpaina bukatutzat eman du dagoeneko. 

Aurten guztira 77 lagun arituko dira Euskaltegian 9 talde ezberdinetan Gares zein ondoko herrietan.

Izarbeibarreko euskaltegiak matrikulazio kanpaina bukatutzat eman du eta hemen behean bere behin betiko matrikulazio datuak ikusi ahal dituzue:

AEK_matrikulazioa

Gaur egun Nafarroan, “Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua” erabiltzen da, hiru kategoria eta sei maila bereizten dira bertan. Sei maila hauetako zenbaitzuek azpi-mailak dituzte ere:

HM hasiera maila, euskararekin lehen kontaktua dutenentzat
A1 eta A2 oinarrizko erabiltzaileentzat (A1.1, A1.2, A2.1 eta A2.2 azpi-mailak)
B1 eta B2 menpekotasunik gabeko erabiltzaileentzat (B1.1, B1.2, B2.1 eta B2.2)
C1 eta C2 erabiltzaile trebeentzat

Azken egun hauetan Euskaltegiak EGA taldea ateratzen saiatzeko kanpaina burutu du baina jende nahiko apuntatu ez denez momentuz ez da talde hori aterako.

Kurtsoa dagoeneko hasi den arren norbait interesatua egonez gero euskaltegira jo dezake edota 606999072 telefono zenbakia edota Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla postaren bidez euskaltegiarekin harremanetan jar daiteke.

Informazio gehiago:

Campaña de matriculación de Izarbeibarko AEK 2014 - 2015