- Iñakirekin
- Garesko Ihauteriak
- Insumisoak
- Ante el 5º centenario
- Nafar Itzaltsuak
- Soldadutzaren amaiera
- Nafarroako historiari buruz
- Un poco de historia de Navarra
- Corridas de toros en Gares?
- Zezenketak, garesen?
- Garesko Zubia Dantza Elkartea
- Grupo de danzas Zubia
- Aingerua datorrela¡¡
- Nafarroako azken erregek
- 1910 - 1930 bitartean
- Entre 1910 y 1930
- Arga ibai ederraren alde
- Juan de Beriain
- Iruñeko Foru monumentua
- Irakurketa eta osasuna
- JACOBAren gaztainak
Biurrungo mutiko bat ETBn
Ez da izan zaila Iñakirekin geratzea. Biurrunera telefonoz deitu nion momentutik prest egon zen nire deialdira entzuteko. Aipatu behar da Iñaki Aranguren Landa Biurrungo mutiko ezagun gure ingurunean eta jatorra horrez gain, ETBko Barnetegi saioan agertuz gero, Izarbeibarrreko mutilik famatuena bihurtu dela.
Angel.- Zein edo zer bultzatu zitzaizun hor parte hartzera?.
Iñaki.- Gara egunkarian deialdia ikusi nuen iragarki txiki batean eta animatu ninduen deitzera. Telefono, email eta postaren bidez eutsi nion eta deitu zidaten "casting" bat egiteko. 150 pertsona aurkeztu ginen eta haietatik 14 aukeratu gintuzte gehi 5 erreserba moduan.
A.- Guztiak Euskal Herrikoak zineten?
I.- Bai, bi salbuespen: bata Argentinan eta bestea Newyorkoan jaiota nahiz eta familiar baten bat hemengoa izan.
A.- Zergatik joaten zinen ETBko Barnetegi saiora ?.Edo erderakadaz hartuta, Biurrungo mutiko zu bezalakoa zer egin zuen leku bat hori bezalakoan ?.
I.- Alde batetik euskera ikasteko aukera ona neukala pensatzen bait nuen, sosik ordaindu gabe. Beste aldetik, barruko telebista mundua ezagutzea ilusioa eta bitxikeria sortzen bait zitzaidan.
Saria arrats interesgarria izan arren ( bidaiatzeko bi aste Buenos Aires eta NewYorko euskal etxeak bisitatzen) ez zen gehien zidan mugituarazi zeren eta irabazle ez nuen ikusi nire burua.
A.- ETBn azaldu zinenetik zerbaitetan aldatu da zure bisitza?.
I.- Ez. Eta ez dut espero alda daitezen. Bizitza, lehen bezala, oso normala egiten dut.
Agian kalean batzuek galdiarazten didate galdetzeko ze edo zer horren inguruz, edo agurtzen naute horren eraginez. Zuk, adibidez, barnetegian ez banintzen egongo elkarrizketa hau ez zenidake egingo. Baina gehiagorik, ez.
A.- Ondarrukoan baino lehen egon zinen barnetegi batean ?
I.- Bai, Lesakan eta Leitzan, udako barnetegietan 3 aste iraunduz bakoitzean. Horregatik barnetegiko munduan piska bat ezagutzen nuen.
Garesen hasi nintzela euskera ikasten 2 urte bitartean eta gero Barañaingo euskaltegian egin ditudala nire ikasketak aipatu nahi dut ere.
A.- Ze desberdintasun barnetegi "arrunt" baten eta berezi honen tartean dago?.
I.- Telebistako barnetegian "normal" barnetegian baino klase ordu gutxiago, 3 ordu bakarrik, eman genituen. Gero, noski, mintza praktika saiatu genuen beste ariketak egitean: fisikoak, asialdiak, etabarrak.
Eta desberdintasunik haundiena kanporanz begiratuta datza. Barnetegiko hormetatik kanpo gende aunitz ikusten gaituela kontzienteak gara.
A.- Experienzia gogorra?, ona?
I.- Biak esango nuke.
A.- Benetan, ikasten da barnetegi batean?
I.- Noski. Hasieran ez da nabaritzen baina denbora pasatuz gero batek konturatzen da izugarri ikasi duela. Nire kasuan zazpi egun izan arren aurrerapen nabarmena nabaritu dut.
A. - Eta ligatzen?
I.- Aukerak sortzen dira leku hauetan. Azkeneko honetan denbora gehiago izanen banintz....
A.- Parrandatzale amorratua omen zarela. Horren aldetik zer moduz barnetegi horren ateraldietan?
I- Ez ginen atera parrandak ibiltzera, behintzat egon nintzen denboran. Egunero goizeko 8etan, diana. Berdin zen asteartea edo igandea izan.
A.- Zein zen gogoratu duzun onetariko bat momentua ?
I.- Eraman gintuztenean Zumaiako bainuetxe batera. Sari moduan froga bat gaindituz gero egun osorako talde guztia joan ginen hara eta oso ondo pasatu ginen.
A.- Zergatik utzi behar zenuen barnetegi hori ?
I.- Osasun arazoak bait nituen. Bihotzeko mina sentitu nuen eta gaiztoa eraman ninduten Galdakaoko ospitalera. Hor medikuek agindu zidaten barnetegia uzteko 8 egun han pasatuz gero.
Niretzat bihotzekoa gertatu zitzaidanean momentutik txarrena izan zen. Baita ere agurtzerakoan.
A.- Ikaskide eta ikasle aldetik zer esan behar duzu ?.
I.- Orokorrean inpresio ona barnetegitik ekarri dut. Dena den badakizu: batzuekin besteekin baino hobeto. Horrela gertatzen da ia ia leku guztietan, ezta?.
Esan behar dizut aurreko igandean barnetegian nirekin egon ziren bi neskak hurbildu zirela nirengan bisitatzera. Eta gustora egon ginen barnetegiko gertaerak komentatzen Garesen bueltatxo bat ematen genuen bitartean.
A.- Zu gainera beste ikaskide bat Izarbeibarrearekin lotuta dago, ezta?.
I.- Bai. Garesko Cesar Olloren emaztearen ahizpa, Garbine hernaniarra da, hain zuzen ere.
A.- Sukaldari ona omen du eduki zenutela barnetegian. Zer esan behar diozu horretaz?
I.- Izugarri ona. Oso gustora egon ginen alde horretatik. Bertako emakume bat zen sukaldari eta batez ere arraina arrats ongi prestatzen zuen.
A.- Gomendatzen diezu beste batzuei halako experienziara joateko?
I.- Bai, gomendatuko nieke, benetan.
A.- Eta orain, ze asmo duzu euskara ikastearen aldetik ?
I.- Aurten ez dut ikasteko asmorik. Atseden bat hartuko dut ikastaroaren aldetik. Dena den mintzatzeari jarraituko diot, noski. Denbora bat pasatu ondoren ziur aski beste barnetegira joango naiz.
A.- Estatuaren telebistetan "telezaborra" deitutako saioak sisak bezala sortzen dira. ETBko saio hau besteen "telebasura" altueran kokatzen da?. Zer deritzozu?.
I.- Agian, izan daiteke. Egia da irudi asko grabatzen dituztela eta haietatik batzuk bakarrik botatzen dituztela. Orain arte ez dirudi erabiltzen dutela txarreko moduan. Baina...., aurrerantzean?.
Angel Vélez Medrano
