- Iñakirekin
- Garesko Ihauteriak
- Insumisoak
- Ante el 5º centenario
- Nafar Itzaltsuak
- Soldadutzaren amaiera
- Nafarroako historiari buruz
- Un poco de historia de Navarra
- Corridas de toros en Gares?
- Zezenketak, garesen?
- Garesko Zubia Dantza Elkartea
- Grupo de danzas Zubia
- Aingerua datorrela¡¡
- Nafarroako azken erregek
- 1910 - 1930 bitartean
- Entre 1910 y 1930
- Arga ibai ederraren alde
- Juan de Beriain
- Iruñeko Foru monumentua
- Irakurketa eta osasuna
- JACOBAren gaztainak
NAFAR ITZALTSUAK
Julián de Mena y Goldáraz jn. txit gorena
Gares hiribilduan 1811ko otsailaren 16an jaio zen aipatu jauna eta egun berean bataiatu zuten bertako S. Pedro parrokian. Gurasoak, Manuel jn., sortzez Lizarrakoa, eta Juana and., Gareskoa, nekazari ondraduak berak, hari jaierazko heziketa sendoa ematen saiatu ziren.
Lehen mailako irakaskuntza bukatuta, eliz ikasketei ekin zien eta, ama zendu ondoren, utzi. Geroago arma alorrean hasi zen, non, soldadu izatetik, bere balorea eta zerbitzuak baliatuz, brigada-jenerala izatera iritsi zen graduz gradu, egokitu zitzaizkion arma gertakari anitz orotan nabarmenduz.
Córdova jeneralaren agindupean 1849ko otsailean Italiara joan eta horren bukaeran Gaetan lurreratu zen armada espainolaren espedizioko partaide izan zen; hark, frantses eta napoliarrekin elkartuta, Pío IX.a aita santuaren agintea berrezarri zuen (Austriari gerra egin nahi ez izanagatik, iraultza batek Erroma utzarazi eta hiri horretan babesarazi zuen). Mena jn. urte bereko urrira arte izan zen erresuma hartan; orduan Bartzelonara itzuli zen eta bere portaeragatik teniente koronel gradura igo zuten.
1850eko abuztuaren 5ean lehen buru izendatu zuten Zaragozako Erregimentuan, sortu berriko penintsularra, Kubara joan beharrekoa, eta gradu bat igo zuen bere karrera militarrean itsas ibilaldian ontzian gertatu zen matxinada erreprimituz erakutsi zituen ardura eta irmotasunagatik.
Antilla hartan, Villaclarako, Trinidadeko eta Sancti Spiritusko teniente gobernadore eta Pinar del Ríoko eta Cárdenasko komandante militarraren eginbeharrak bete zituen besteak beste.
1863ko abuztuaren 11n brigadier izendatu zuten.
1864ko martxoaren 8an Santo Domingoko operazio armadara bidali zuten, non, Barisko zutabeko komandante jeneral gisa, arma gertakari batzuetan hartu zuen parte, eta Habanara hurrengo urtearen erdialdean itzuli zen. Ondoren, Puerto Príncipeko gobernadore militar eta politikoa izan zen, penintsularantz 1866an, errege lizentzia erabiliz, ontziratu zen arte, eta Madrilen finkatu zuen bizilekua.
Berriro bidali zuten, hurrengo urteko azaroaren 20an, Kubako Armadara, Lersundi jeneralaren agindu zuzenen pean.
1868ko iraultzaren ondoren bizimodu militar aktibotik erretiratu eta Armadako Estatu Nagusiko erreserbara pasatu zen eta bizitokia “Villa María” bere laket etxean finkatu zuen, Kaputxinoen komentutik hurbil, Frantziako Baionan, eta hor bizi zen zendu arte, 1891ko urtarrilaren 31n, sakramentu santuak jaso eta gero eta aita kaputxino batek lagundurik.
Bere gorpua otsailaren 3an eraman zuten Garesera eta biharamunean hileta-elizkizunak egin zituzten.
Anitz izan ziren bere karrera militarrean eskuratu zituen gurutze eta intsigniak: besteak beste, lehen klaseko San Fernandoren lau gurutze, Isabel Katolikoarena, San Silvestre ordenako komendadorearena (Pío IX.a aita santuak emana) eta bere subiranotasun mundutarraren gozamenean birjartzen lagundu zutenei emaniko domina, San Hermenegildoren gurutzea, Meritu militarreko hirugarren klasekoa, San Hermenegildoren plaka eta hainbat ohorezko aipamen.
Bere senitartekoen maitatzaile, ezkongabe hil baitzen, hala nola bere jaioterriarena, bizirik zegoelarik fundatu eta diruz lagundu zuen Garesen ikastetxe ederra (zenbaki honetako beste toki batean ageri da bere irudia), lorategiek eta baratzeak betetzen dituzten 17.000 metroak dituena, eta Jesusen Bihotzaren Bilguneko Andre erlijiosoen esku utzi zuen hiribilduko neskato pobreei eguneko eskoletan hezkuntza eman diezaieten eta bertako lau neskato umezurtz edo gehiago, sartzen direnetik hamasei urtera arte, barneko eskoletan manten eta hez ditzaten.
Bere testamentuan biziarteko legatuak eta herriko ospitalerako betiko legatuak utzi zituen, baita, beste hainbat jaierazko legaturekin batera, mutikoentzako lehen irakaskuntzako eskolen eraketa, zeinak, material ezin hobe eta ugariz hornituriko bi areto eder eta zabaletan kokaturik, egoitza horretako Aita Agustindarren kargura dauden.
_________________
Testu bitxi hori Karrikiri elkarteko itzulpengintza zerbitzuak euskaratu du.
Angel Vélez Medrano
