- Iñakirekin
- Garesko Ihauteriak
- Insumisoak
- Ante el 5º centenario
- Nafar Itzaltsuak
- Soldadutzaren amaiera
- Nafarroako historiari buruz
- Un poco de historia de Navarra
- Corridas de toros en Gares?
- Zezenketak, garesen?
- Garesko Zubia Dantza Elkartea
- Grupo de danzas Zubia
- Aingerua datorrela¡¡
- Nafarroako azken erregek
- 1910 - 1930 bitartean
- Entre 1910 y 1930
- Arga ibai ederraren alde
- Juan de Beriain
- Iruñeko Foru monumentua
- Irakurketa eta osasuna
- JACOBAren gaztainak
Garesko Zubia Dantza Elkartea, duela 37 urte
Miguel Esarte, Jesús Mª Arraiza, Fernando Azpilicueta, Carmelo Ulzurrun, Feliciano Vélez, Sagrario Casi, M ª Jos é Martínez, Luchi Jimeno y M ª Jesús Vélez izan ziren besteak beste 1963. urtean Garesko Zubia Dantza Elkartea osatu zuten lehen dantzariak.
Hala ere, eta egia esa- teko, ez da aipaturiko urte hartan hasten Garesen dantza eta herri folklorea bultzatzeko lana. Historia begiratzen badugu 1.649. urtean orduko "Puente la Reina "ko Juan García maisuak lau mutil, lau neska eta gaitari bat San Ferminetara eraman zituela irakurri dezakegu. Eta 1.660. urtean, Martin Baquedano auzotarra dantzen maisu bezala azaltzen da. Era berean, "Bobo" dantza famatuko pertsonaiak duela 400 urteko idatzietan azaltzen ziren eta XVIII. Mendean Gascue garestarrak txistulari lehendabizi eta gaitari geroago Iru ñ ean aritzen zirela agiri zaharretan esaten zaigu. Arrastia anaiez, bukatzeko, ñor ez da gogoratzen?
Zubia dantza faldea
Urte hauetan zehar ekitaldi eta dantzaldi ugari egin ditu: Bai Garesko bai Izarbeibarko gizarte eta kultur gertakari gehienetan parte hartu du. Nafarroako hiriburura eta herri aunitzera hurbildu da. Sain Severrera, gure herriarekin senidetu zen herri frant ziarrera, herri dantzak zabalt zera urte batzuetan joan zen eta, noski, Nafarroatik kanpo ere irten da.
15. urtemugaren oroime- nez herriko frontoian ospatu- tako jaialdia gogoratzeak merezi du, baita 30. Urtemuga ospatzeko argazki eta ohi ko jantzien erakusketak ere. Herriko jai eta ferien egita rauan aintzinako Larrain-dantzak ezin du hutsik egin. Benetako arrakasta, duela 17 urte sortu zenetik, Dantza faldearen ekimenez lortu zuen dantza honek. Zezenzuskoaren aurretik dantzat zen da beti.
Feliciano Velez, Arantza Bacaicoa, Loli Arraiza, Carlos Velez, Cesar Olio eta Camino Amorenaren jarrerak Taldea aurrera eraman eta eramaten duten izenetako batzuk dirá .
Egun, 14 eta 19 urte bitarteko 25 gaztek osatzen dute Dantza Taldea eta Iruñeko Duguna Taldeko bi partaideren gidaritzapean herriko frontoian larunbatero saioak egiten dituzte. Taldearen bes te ekimen bat txaranga sort zea izan da.
Dantzaldietan jasotzen duten diruarekin eta bere kideek jartzen duten 5.000 pezetako kuota baliatzen dituzte bere aurrekontua finantzatzeko.
Ohiko Larraindantza ikas teko eta dantzarien maila hobetzeko ikastaro bat anto latu dute ekaina bitartean eta urrian bi talde gehiago osat zea espero dute, txikien talde bat eta helduen beste bat.
40. urtemugara helduko ahal da!
Zergatik ez bildu ordurako Zubia Dantza Taldearen historia liburutxo batean?
Ángel Vélez (Murugarren lantaldea)
